XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KONTZEPTUAK

Enplegu-eskariak

Lan-adinean egonik inoren kontura lan egin nahi duten langileek INEMen enplegu-bulegoetan egindako lanpostu-eskariak dira.

Hemen sartzen dira langabezian dauden langileenak eta lehendik duten enplegua ordeztu edo osatzeko enplegu bila dabiltzan langile okupatuenak, atzerritik itzulitakoenak eta lehen enpleguaren bila dabiltzan pertsonen eskariak.

Lanpostu-emateak

Lan-eskatzaileak lanpostuetan ipintzeagatik gertatutako lanpostu-eskaintzen bajak dira.

- Eskaintza izendatuei dagozkien lanpostu-emateak: Bete beharreko lanpostuak zein langile-motak bete behar dituzten zehazki izendatzen direneko lanpostuen bajak dira.

Lanpostu-emate izendatuak eta eskaintza izendatuak, beraz, bat datoz.

- Eskaintza generikoei dagozkien lanpostu-emateak: Zehazki izendatzen ez diren lanpostuen bajak dira.

Enplegu-eskarien bajak

Kontzeptu honetan sartzen dira, bulegoetako erregistroetan honako kausa hauetakoren batengandik deuseztatutako eskariak: lanpostu-emate izendatuak, bulegoak bidalitako eskatzaileentzako lanpostu-emate generikoak, lanpostu-ematearen ondoren aurkeztutako eskaintza izendatuak, enplegu-eskaintzarik gabeko kontratu-aurkezpena, eskaria aurrikusitako hiru hilabetetako epean ez berritzea eta bestelako kausengatikoak, hala nola, langileak lanpostu-emateari justifikaziorik gabe uko egitea, bizitza aktiboan baja egitea, etab.

Enplegu-erregulazioko espedienteak

Enpresek edo langileen legezko ordezkariek, arrazoi ekonomiko, teknologiko edo ezinbestekoengatik, edota kontratatzailearen nortasun juridikoa iraungitzeagatik, laneko harremanen etendura edo iraungipena edo lanegunak murriztea eskatzeko aurkeztuak izan eta laneko agintaritza eskudunak ebatzitako haiek dira.

Adiskidetzeak

Lan-kontratutik eratorritako gaietan langileen eta enpresaren artean gatazkan dauden interesen abenikoa lortzeko obligazioz egin beharreko saioak dira.

Interesatuen artean adostasun libre eta itundu bat erdiestera eta Sozialeko Epaitegien aurrean demanden aurkezpena eragoztera zuzenduta daude.

Adiskidetze hauek izan daitezke banakakoak edo kolektiboak.